Lehen hiru tailerrak urriaren 21ean hasiko dira eta abenduaren 1era arte luzatuko dira. Hauek izango dira herri bakoitzean jorratuko dituzten gaiak: Gure bizitzak lideratzen (Barrika), Eskalatzea tresna gisa (Gorliz) eta Zainduz ahaldundu: eraldaketarako tresnak eta trebetasunak (Urduliz). Gainontzeko lau tailerrak 2026an zehar egingo dituzte, Berangon, Lemoizen, Sopelan eta Plentzian, Lilaguneren eskaintza mankomunitatea osatzen duten zazpi udalerrietara hedatuz.
Interesa dutenek urriaren 13ra arte eman dezakete izena lilagune@uribekosta.eus helbidera mezu bat bidaliz, 946 762 674 telefono-zenbakira deituz edo 616 470 653 zenbakira WhatsApp bidez idatzita. Antolatzaileek jakinarazi dute plazak mugatuak izango direla, eta eskabideak gaindituz gero, zozketa bidez esleituko direlaplazak, Uribe Kostako udalerrietan erroldatutako emakumeei lehentasuna emanez.