Eskualdeko Mintzaprekatika taldeak batu egin dira, eta orain inoiz baino errazagoa da izena ematea

Ander Zarraga 2025ko urr. 16a, 14:34

Eskualdeko Mintzapraktiketako arduradunek bat egin dute euskaraz lagunak egiteko inoiz baino errazagoa izan dadin.

Erandio, Leioa, Getxo, Uribe Kosta eta Laukizko berbalagunak elkarlanean arituko dira, eta, horretarako, izen-emate plataforma bateratua aurkeztu dute, euskaraz aritzeko eta harreman berriak sortzeko aukera erraztuz.

Eskualdeko mintzapraktika egitasmoek —Erandio, Leioa, Getxo, Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela, Urduliz eta Laukizko berbalagunek— izena emateko bide bateratua jarri dute martxan. Horri esker, hemendik aurrera egitasmoan parte hartu gura duen orok taupamugimendua.eus/mintzapraktika webgunean sartu eta bere datuak utzita euskaraz aritzeko taldeetan parte hartzeko aukera izango du.

Egitasmoa doakoa da eta bere xede nagusia euskaraz lasai hitz egiteko arnasguneak sortzea eta harreman berriak sustatzea da. Azaroan abiatuko dira asteroko talde berriak, eta, horrez gain, hilean behin mendi-ibilaldi laburrak eta bizikleta-irteerak antolatzen dituzte eskualdeko kide guztientzat.

Antolatzaileek gogorarazi dute parte hartzeko baldintza bakarra euskaraz aritzeko gogoa izatea dela: "Euskaraz berba egiteko konpromisoa besterik ez da behar parte hartzeko".

 
 
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun