Eta holako pertsona onek emondakoak aurrera egiten laguntzen deust. Nire negarrak prisa barik entzun dabezanak, entzun behar dodana eta ez entzun gura dodana esan deustenak, animau nabenak, neure arazoak era arrazional eta kritikoan aztertu dabezanak, presionau ez nabenak, eskua emon deustenak, besarkatu nabenak, nire sentimenduak garrantzitsuak dirala sentiarazo deustenak, etxera bazkaltzera eta berba egitera konbidau nabenak, nik laguntza eskatu barik euren burua eskaini dabenak… lagunen ekarpena handia da.
Konpainia be beharrezkoa da, eta, ona bada, bidelagun izan daiteke. Barreak, pasadizoak, eguneko kontuak, antzekotasunak, txutxu-mutxuak, esperientziak, planak… kontu asko trukau daikeguz eta horreetatik be ikasi.
Azken batean, garrantzitsuena da jakitea nork ez deuskun hutsik egingo, bakotxak zertan lagundu ahal deuskun eta nor dagoan bere denporean lekua egiteko prest.
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.