Ondo pasatu edo ligatu?

Nerea Garcia Liste 2025eko azaroaren 4a

Gaueko ordu biak, hirurak, laurak eta bostak, FABRIK gaueko klubean. Vickyk eta biok plan bikaina genuen gau hartan: Indira Paganotto DJa ikustea, baina dena okertu zitzaigun lagunak egiten saiatu ginenean…

Dantzatzen geundenean, mutil batekin hizketan hasi nintzen, eta segidan, fitxak botatzen ari nintzaiola pentsatuz agian, bere besoa nire gerrian itsatsita zegoen. Geroago, beste bi lagun oso atsegin egin genituen, bazirudien oraingo honetan ez zirela gurekin ligatzen saiatuko, baina, konturatu gabe, batak Vickyrengandik ez zen aldentzen eta bestearen besoa nire gerrian zegoen berriro ere… Eta kontakizun hau sarritan errepikatu zen.

Ez al da beldurgarria honek ez harritzea? Emakume gisa, ohitu behar al gara jarrera hauetara?

Gauez mutil bat ezagutzen dudan bakoitzean, ezin diot pentsatzeari utzi, ziurrenik, bere interesik handiena nirekin oheratzea dela. Zer behar da hau aldatzeko? Ligatzeko hezkuntza? Hezkuntza, besterik gabe? Edo, neska baten ezezkoa zure harrotasunaren kolpe gisa ez hartzea, baizik eta bere bibrazio on guztiekin ezagutu nahi zaituen pertsona ezagutzeko aukera gisa? Nork daki, maitasun erromantiko bat adiskidetasunetik loratu daiteke, zure bizitzako sexurik ederrenarekin batera.

Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora

HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun