Ildo horretan, Erandio izan da Bizkaian portzentajezko hazkunderik handiena izan duen udalerria. 2016an 3 pertsona izatetik 2024an 15 izatera igaro da, hau da, % 400eko igoera izan du zortzi urtean.
Era berean, Getxon ere hazkunde iraunkorra izan du etxegabeen kopuruak 2016tik. Bertan, kopurua 15etik 34ra igo da, % 127ko hazkundeagaz. Bi udalerri horietako gizarte-zerbitzuek ohartarazi dutenez, bide publikoan lo egiten duten pertsonak agerikoagoak izan dira erdiguneetan eta garraiobideetarako sarbideetan.
Igoera hauek Bizkaia mailako joera orokor baten barruan kokatzen dira, non etxegabeen kopuruak % 241eko igoera izan duen 2016tik. SIIS Zentroak gogorarazi du zenbaketa bi urtean behin egiten dela, eta gaurkotutako erradiografia honek 2026an izango du berrikuspen berria.