Baina ezin dugu geure burua zoriondu eta kito esan: euskarak bizi nahi badu, erakundeek eta gizarteak elkarrekin jardun behar dute. Euskaldunok gara gure ahalegin emozional eta ekonomikoari esker hizkuntzari eutsi diogunok, baina erakundeen ardura ezin da bigarren mailan geratu. Haiek dira euskararen aldeko mezu xumeak zabaltzen dituztenak, baina ez da nahikoa; ekintzak behar ditugu. Erakundeek baliabideak, neurriak eta politika sendoak jarri behar dituzte, euskarak eguneroko bizitzan benetako lekua izan dezan. Herritarrok gara, berriz, hizkuntza erabiltzen eta zaintzen jarraitu behar dugunok, harrotasunez eta konpromisoz. Guztion artean soilik lortuko dugu euskarak ez dezan soilik iraun, baizik eta bizi eta hazi, etorkizuneko belaunaldien hizkuntza ere izaten jarrai dezan. Horregatik, gu gara eta izango gara datorren udaberrian kaleak, herriak, hiriak beteko ditugunok karraderan, atxitxika, galapan, lasterka, Korrika.
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.