Orain bi mila urte inguru
hasi zen gerra luzea;
tai gabe usu odol-ibaiek
busti dute lur hezea.
Juduak, gero erromatarrak,
gurutzatuen haizea...
Saladin, turko ta britainiarrak
inor ez gudaz asea...
Sionismoak ekarri arte
dena hartzeko gosea.
Batzuen mina ezin da izan
inoren kalte-iturria.
Palestinarren gunera, baina,
iritsi zen izurria:
holokaustoa jasandakoek
gupida oso urria:
hilketa, kontrol, harresi, bonbak...
triskantza izugarria!
Eta munduak ez du ikusten
hain egoera larria!
Noiz topatuko dugu modua,
hura_ekartzeko bakera?;
zuzenbidean oinarrituta,
bizi daitezen batera?
Hasi gaitezen gu geu mugitzen,
eskura dugu aukera:
Bilbon egingo diegu denok
palestinarrei harrera,
futbol-zelaian egongo gara,
nik badut neure sarrera!