Giza onek ez dute emakumerik jo, are gutxiago zauritu edo, hil, noski. Etxean laguntzen dute eta inplikatuta daude zaintzan. Gainera, kaleko mobilizazioetan izango dira gure ondoan, gure aldarrikapenak beraienak egiten, beharbada gu baino ozenago eta nabarmenago. Dudarik gabe, feministen borrokaren ondorioz, gizarte gisa aurreratu dugunaren isla. Hala ere, kezkatzekoa da atzerako erreakzioa, diskurtso mailan bada ere, bereziki gazteen artean.
Bota ahal diegu errua sare sozialei, tradwife influencer-ei, maitasun erromantikoaren mitoari, baina pixka bat hazkatzen badugu, ikusiko dugu keinu batzuek (ez dakit zergatik mikromatxismoak deitzen ditugun) hor jarraitzen dutela, eta frogatzeko metroan bidaiatzea baino ez dugu behar.
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.