Uribe Kostako Mankomunitateak Emakumeen Etxea sortzeko prozesua abiarazi du

Beatriz Antona Uribe 2025eko azaroaren 26a

Mankomunitateak inkesta bat zabaldu du emakumeen iritziak, beharrak eta interesak jasotzeko asmoz. Bi elkargune desberdin sortzeko asmoa daukate: Emakumeen Etxea eta Emakumeen Kontseilua.

Proiektua eraikitzeko lehenengo urrats honetan, emakumeen parte-hartze eta ahalduntzerako bi guneen inguruko galdera-sorta zabaldu du. Batetik, Emakumeen Kontseilua, hausnarketarako, elkarrizketarako eta proposamenetarako gunea. Bestetik, Emakumeen Etxea, eskualdean edota udalerri bakoitzean topaketa, laguntza eta dinamizazio feministarako gunea.

Emakume guztien parte-hartzea eskatzen dute, benetako errealitate eta gurei erantzungo dien proiektua eraikitzeko. Esteka honetan parte hartu daiteke inkestan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun