Babestutako edukia

"Euskaraz barra-barra": euskaraz, herrian eta gustura

Beatriz Antona Uribe 2025eko abenduaren 4a

Uribe Kostako hainbat saltokik bat egin dute proiektuarekin © URIBE KOSTAKO MANKOMUNITATEA

Euskaraz bizi eta euskaraz kontsumitzea eskutik doaz, eta horixe da Euskaraz barra-barra egitasmoaren helburua: gure herriko saltokietan euskararen erabilera modu natural eta atseginean sustatzea.

Euskal Herri osoan gauzatzen ari den egitasmoa da, udalerri eta eskualde askotan, eta guztietan xede bera du: euskaraz aritzeko ohiturak indartzea eta herritarrak hizkuntza erabiltzera animatzea, bereziki eguneroko kontsumo eta harremanetan.

Eguneroko erosketak egitean, kafe bat lagunartean edo arratsaldeko pintxoa tabernan hartzean… momentu horiek guztiak aukera bikainak dira euskaraz aritzeko. Euskaraz barra-barra ekimenak euskara ez dela momentu berezietan soilik erabiltzeko hizkuntza gogorarazi nahi digu. Euskara gure bizitzako arlo guztietan erabili daiteke, baita denda eta tabernetan ere.

Uribe Kostako hainbat saltokik bat egin dute proiektuarekin, euskarazko arreta bermatzeko konpromisoa hartuz. "Euskaraz kontsumitu nahi? Hainbat dira aukerak!" da egitasmoaren leloa eta herritarrei euskaraz eskatzera, euskaraz erantzutera eta euskaraz gozatzera gonbidatzen die.

Hizkuntza ohiturak aldatzea ez da beti erraza, baina urratsez urrats lortzen da. Euskaraz agurtu, eskatu edo eskerrak ematea bezain sinplea izan daiteke ekarpena. Horrelako keinuek indartzen dute gure hizkuntza eta komunitatea. Beraz, hurrengoan herriko kaleetan zarenean, gogoratu: Euskaraz barra-barra egitasmoari esker, euskaraz bizitzeko aukera paregabea duzu Uribe Kostan eta Euskal Herrian.

Euskaraz kontsumitu nahi duten herritarrek dozenaka aukera dituzte Uribe Kostan, hona hemen Euskara barra-barraren egitasmoaren parte diren saltokien zerrenda! 

Lemoiz

Armintza farmazia Gaztelupe supermerkatua
Begotxu taberna Kaia taberna

 

Gorliz

AFGA Foto Katallin Arropa
Ansoleaga farmazia Andraca farmazia
Ferreteria Guezuraga Malluki taberna
Gorlizko liburudenda Olalde frutadenda
Iberre kafetegia Olaxa
Goikoetxea estankoa Txispas taberna
Jubis Gorliz Begoña jatetxea

 

Plentzia

El Rinconcillo Kopisteria Plentzia
Farmacia Aramburu Marta denda
Fullaondo Peluqueria M.C.
Jose Ignacio liburudenda Ostatu

 

Urduliz

El Museo del Paladar Raimunda II okindegia
Basartena taberna Ileapaindegi organikoa
Abando estankoa Aintzane Andia
Harroin frutadenda Txiki Barri jatetxea
Jubilatuen Etxea Haeia eta Orratza
Karmele ileapaindegia Batzokia
Pili arraindegia  

 

Barrika

Estankoa Itxas Gane

 

Sopela

Meltxora Völker taberna ISLE Gerizpe kafetegia
Peluquería Ileski Zelai frutategia Carpe Diem Saldaña Urrutia farmazia
Laiak taberna 4Bide Pinturak Elgezabal okindegia Ika peluqueros
Lubeko etxetresna elektrikoak Alur Estetika Expert-Cordevi Zumarraga farmazia
Kafe Lurren Modas Beaskoetxea Ferretería Juan Irubide taberna
Poppeon BELDA eco&bio Alberto Bilbao Haria eta Orratza
Txikitxu taberna Irish pub BRENDAN’S Fotoxabier DOMPY kafetegia
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun