Berangoko Udalak Uribe Kostako Mankomunitateari lursail bat eskaini dio eguneko zentroa eraikitzeko

Beatriz Antona Uribe 2025eko abenduaren 11

Otxabene sektorea Berangon.© BERANGOKO UDALA

Berangoko Udalak urrian aurkeztu zuen eraikinaren proiektua Mankomunitateari, Otxabene sektorean kokatuta. Proposamen honegaz batera, beste eraikin baten birgaikuntza proposatzen da eguneko zentroa eraikitzeko. Berangoko gobernu-taldeak bilera eskatu dio Mankomunitateari, xehetasunak eztabaidatzeko eta funtsezko zerbitzu horren sorreran aurrera egin ahal izateko.

Mankomunitateak erabilera soziala izan dezaketen higiezinen zerrenda eskatu zuen eskualdeko udal guztiei. Akordio batera iritsiz gero, ekimenak Bizkaiko Foru Aldundiari aurkeztuko zaizkio.  Azpimarratu duenez, zerbitzua sortzeko hainbat aukera lantzen ari dira. Horien artean, Gorlizen dagoen eraikin bat ere ebaluatzen ari dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun