Ostatu-baliabideak jartzen dizkiegu, lanerako baimenak berehala ematen dizkiegu, etab. Ezagutzen al duzu tratu bera jasan duen palestinarrik? Izango al du zerikusirik, ukrainarren kasuan, iristen direnak arraza kaukasiarrekoak izateak eta ez beltzak, latinoak edo arabiarrak? Horrek leku txarrean utziko gintuzke, arrazakeria litzateke, ezta? Ez dut esaten ukrainarrekin horrela jokatu behar ez denik, alderantziz, nazioarteko babesa eskatzen duten pertsona guztiekin berdin jokatzea nahi dut, lehen eta bigarren mailako errefuxiaturik ez izateko. Europa harrera-lur izatea nahi dut, ez hesiz eta itsasoz inguratutako lurralde bat, non milaka pertsona hiltzen diren urtero bertara sartu nahian. Behar dutenentzako laguntzea nahi dut, bizi-baldintza duinak bermatzea. Laburbilduz, diren bezala tratatzea nahi eta exijitzen dut: guztiak PERTSONAK baino ez dira.
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.