Urte bat ez da egun bakarrean neurtzen, bizitako uneetan baizik. Pozak, erronkak eta porrotak tartekatzen dira, eta bakoitzak bere modura gogoratzen ditu. Gazte askorentzat, urteko unerik onenak jaietan, lagunartean edo bidaietan daude; zailenak, ordea, azterketekaz lotuta egon ohi dira. Horixe da, askotan, ikasleen egunerokoa, ezta?
Gabonen atarian, atzera begiratzea ia saihestezina da. Bizitakoa ordenatzeko unea da, eta aldi berean, datorrenari leku egiteko. Azken finean, une horiek guztiek egiten dute urtea.
Orduan, zein izan da urteko zuen unerik zoriontsuena? Eta latzena?
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!