Ireki berri den tarteak 785 metroko luzera du eta 15.000 metro karratuko azalera hartzen du. Bertan, 4 metroko zabalera duen bidegorria eta errepidearen bi aldeetan espaloiak eraiki dira. Oinezkoen eta txirrindularien segurtasuna bermatzeko, LED teknologiako 90 argi instalatu dira ibilbidean zehar. Horrez gain, inguruko enpresa eta saltokietara sartzeko 15 bide egokitu dira. Halaber, Erandion itsasaldien eragina arintzeko galtzada igo eta haren peraltea birmoldatu dute, ur-goraldien aurkako babes-neurri gisa.