Adi, Olentzero eta Mari Domingi badatoz! Herriz herri, ordutegi guztiak

Erredakzioa 2025eko abenduaren 24a

Olentzero eta Mari Domingi iristear daude!

Urtero bezala, Olentzero eta Mari Domingiren etorrerak eskualdea magiaz blaituko du; hona hemen herriz herri izango diren hitzordu guztiak!

Barrika

Abenduaren 23an
  • 18:00etan  Olentzero eta Mari Domingiri harrera, udaletxeko plazan.
  • 19:30ean Txokolate-edana, udaletxeko plazan.

Berango

Abenduaren 24an
  • 18:00etan Olentzero eta Mari Domingik kalejira egingo dute, Santa Anatik abiatuta pilotalekuraino.

Ibilbidea: Santa Ana, Mantzabe, Simon Otxandategi eta frontoian bukatu. 

  • 19:00etan Olentzero eta Mari Domingiri harrera, frontoian.

Erandio

Faoeta

Fabuetarrak antolatuta.

Abenduaren 24an

  • 17:00etan, Olentzero eta Mari Domingiren kalejira.
Altzaga

Uztargi Dantzari Taldeak eta Txioberrik antolatuta. 

Abenduaren 24an

  • 17:30ean, Olentzero eta Mari Domingiren kalejira.
  • 18:45ean, kalejira Altzagako kaleetatik.
  • 19:45ean, antzerkia, Irailaren 23a plazan.

Ibilbidea: Merkatu Zaharra, Legazpi, Anton Trueba, Gernika, Txinboak, Obieta, Metro-geltokia, Jado, Ibarra eta Irailaren 23a plazan bukatu.

  • 20:45ean: Gabonetako otzararen zozketa.
Astrabudua

Antolatzailea: Trabudu Dantzari Taldea; laguntzailea: Iparraize Txistulari Taldea.

Abenduaren 24an

  • 17:30ean, Olentzero eta Mari Domingiri ongietorria. 
  • 18:30ean, Antzerkia eta ekitaldia, Mendiguren plazan.

Getxo 

Itzubaltzeta/Romo

Antolatzaileak: Zasi Eskola Dantza Taldea, Ziztu Bizian eskaut taldea eta Romoko jai batzordea.

Abenduaren 24an

  • 17:30ean: kalejira Olentzero eta Mari Domingigaz: dantzak, abestiak eta txokolate-jana Santa Eugenia plazan.
  • 18:30ean:  Txokolate jana eta Olentzero erretzea, Santa Eugenia plazan.

Ibilbidea: Santa Eugenia plaza- Ezekiel Agirre-Maiatzaren bata-Cervantes plaza-Maiatzaren bata- Gobelaurre-Etxague Jenerala-Urkizu-Kalamua-Kresaltxu-Santa Eugenia plaza.

Algorta

Antolatzailea: Horra Horra Algortako Olentzero Batzordea.

Abenduaren 24an

  • 12:00etan: kalejira Musikalia Andres Isasi Musika Banda eta Kimetz abesbatzagaz.
  • 16:30ean: Benantziotik hasita, kalejira: dantzariak, txistulariak, trikitia.
  • 17:00etan: Umeei harrera Erredentorren. Txokolate-jana, musika eta dantzak.
  • 18:00etan: kalejira Algortako kaleetatik zehar.
  • 19:00ean Olentzero eta Mari Domingiri agurra: bertsolariak, dantzariak eta Olentzeroaren kondaira. Olentzeroa erretzea San Nikolas plazan.

Ibilbidea: Sarrikobasotik hasita, San Nikolas plazaraino iritsiko da.

Areeta

Antolatzailea: Berantzagi Dantza Taldea.

Abenduak 24an

  • 10:30ean: kalejira Eskoletako plazatik Bizkaia zubiraino. Olentzeroari eta Mari Domingiri harrera Bizkaia Zubian.   
  • 11:00etan: Irudien zabaltzea Eskoletako plazan. Umeentzako XIX Pintura Lehiaketa.
  • 12:45ean: Dantza Plaza, Berantzagi taldearen eskutik.
  • 13:00etan: Algortako Bertso Eskolako bertsolariak.
  • 14:00etan: Gabon saskiaren zozketa.
  • 18:00eTan: kalejira, Berantzagi Dantza Taldearen emanaldia eta txokolate-jana Eskoletako plazan.
  • 20:00etan: Olentzeroari agurra Eskoletako plazan.

Ibilbidea goizean: Eskoletako plaza-Adiskidetasun kalea-Kale Nagusia-Bizkaia Zubia plaza.

Ibilbidea arrastian: Eskoletako plaza-Adiskidetasun-Kale Nagusia- Geltokia plaza-Arlamendi-Mesedeetako kalea-Andres Larrazabal-Eskoletako plaza.

Andra Mari

Antolatzailea: Itxas Argia Dantza Taldea.

Abenduaren 24an

  • 17:00etan: kalejira: txistulariak, dantzariak., gaztaina erreak...  Hasiera Andra Mariko kiroldegian.
  • 19:15ean: Olentzero eta Mari Domingiri harrera, gabon kanta eta dantzakaz. Olentzero erretzea Malakaten.

Ibilbidea: Andra Mariko kiroldegia-Maidagan-Juan Cuadrado-Diliz-Martiturri-Zientoetxe-Goienetxe-Moreaga-Perune eta Iturrigane (egoitzaren parean)-Uri-Goñibarria-Venta-Maidagan-Orduña-Unbe-Malakate.

Gorliz

Abenduaren 24an
  • Frontoian, 18:30ean, Olentzero eta Mari Domingiren antzezlana; tradizioa, mitologia eta euskal dantzak uztartzen dituen herri antzerkia.
  • 19:30etan: Portalenatik hasita, baflepoteoa egongo da, Gorlizko Kuadrillek antolatuta. Ez ahaztu zuen Gabonetako mozorroak!

Leioa

Abenduaren 24an
  • 17:00etan, Olentzero eta Mari Domingi Elexaldeko errotatik aterata egingo dute kalejira.

Ibilbidea: Boulevardetik joango dira, Estartetxe, Iparragirre, Errekalde plaza eta Kultur Leioan bukatuko dute, leioaztarrei harrera egiteko.

  • 17:30ean, Olentzerok eta Mari Domingik Lamiako auzoa bisitatuko dute. Metro-geltokitik aterako dir

Plentzia

Abenduaren 24an
  • 19:00etan, Olentzero eta Mari Domingi antzezpena, Eleiz enparantzan.

Sopela

Gabon Gaueko Herri Batzordeak antolatua.

Abenduaren 24an
  • 17:00etan Larrabasterratik irten eta udaletxean harrera.

Urduliz

Abenduaren 24an
  • 17:00etan, Olentzero eta Mari Domingiren kabalgata Elortza Eskolara. Mecaner ondoko aparkalekuan hasiko da. Euria egitekotan, harrera Elortza Ikastetxeko patioan egingo da.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun