Mintzalagunak, eskalada ikasi edo praktikatzen duten bitartean, euskaraz aritzea du helburu proposamen berri honek. Gazteak mintzapraktikara gerturatzea, berez gustuko ekintza baten bueltan. Astrabuduako rokodromoan, bi ordu erreserbatuko dituzte, non soilik euskaraz aritzeko gune batean bilakatuko den.
Gazteentzako aldaera berri hau Berbotsek, Egizuk eta Orbizta elkarteek sustatutako egitasmoa da, Erandioko Udalaren, Getxoko Udalaren eta Uribe Kostako Mankomunitaren babesarekin.
Izen-ematea: labur.eus/eskalada
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!