Tailerrak Berangon, Lemoizen, Sopelan eta Plentzian egingo dira. Lehenengo ikastaroa, "Ahalduntze feminista gorputzetik" izenekoa, Berangon izango da, astelehenero urtarrilaren 19tik martxoaren 3ra arte. Honetan, gorputz-proposamenak eta feminismoa uztartuko dute parte-hartzaileek. Bigarren ikastaroan, martxoan eguenetan Plentzian egingo dena, eromenaren kontzeptua eraikuntza historiko eta kultural gisa aztertuko dute. Feminismo antiarrazista jorratuko duen hirugarren ikastaroa, berriz, Lemoizen egingo da; apirilean eta maiatzean. Azkenik, irakurketa tailerra burutuko dute Sopelan, martxoaren 14tik ekainaren 13ra arte.
Ikastaroetan izena emateko epea urtarrilaren 15era arte egongo da zabalik. Interesdunek izena eman dezakete lilagune@uribekosta.eus helbidean, 946 76 26 74 zenbakira deituz edo 616 470 653 zenbakira WhatsApp mezua bidaliz. Ikastaro guztiak doakoak dira eta, plaza kopurua gaindituz gero, zozketa egingo da ikastaro bakoitzean izena eman duten emakume guztien artean. Uribe Kostako Mankomunitatea osatzen duten udalerrietan erroldatutako emakumeek lehentasuna izango dute.