Eskaintzan jarri dituzte bulegoek 9 eta 15 metro koadro arteko azalera dute, eta prezio eskuragarrian ahalbidetuko dituzte: txikienek 100 euroko hileko kostua dute eta handienek 150 eurokoa. Prezio horren barruan oinarrizko gastu guztiak sartzen dira, hala nola garbiketa, ura eta argindarra, eta baita bilera-gela partekatua erabiltzeko aukera ere. Lantokien lagapena, hasiera batean, gehienez urte birako izango da, baina urtero luzatzeko aukera egongo da lau urtera arte, betiere itxarote-zerrendan beste eskaerarik ez badago.
Egitasmoan parte hartu gura izatekotan, Uribe Kostako Behargintzako taldeagaz harremanetan jartzeko deia egin dute xehetasun gehiago jasotzeko. Horretarako, uke@urkobe.net helbide elektronikoa edota 946 760 638 telefono-zenbakia jarri dituzte herritarren eskura.