Plentziako Txikiteroak Urdulizko ospitalean izan dira Agate Deunari oles egiten

Ander Zarraga 2026ko otsailaren 5a

Urtero lez, Plentziako txikiteroen taldeak Osakidetzako Urdulizko ospitalean geldialdia egin zuen atzo, Uribe Kostan zehar egiten duten ibilbidean. Agate Deunaren omenez kantatzeko eta lurra esnatzeko ohiturari jarraituz, bisitak une berezia eskaini zien ospitaleko hainbat pazienteri eta senitartekori.

Ospitaleko arduradunek azaldu duenez, "hainbat gaixo eta senitarteko geletatik ateratzeko aukera izan zuten tarte batez koplak entzuteko. Beste batzuk, berriz, ohetik entzun zuten makilen kolpeek eta ahotsek sortutako oihartzuna. Bertaratutako pazienteek eta langileek hunkituta eskertu zieten Plentziako taldeari egindako bisita. Izan ere, musikak eta kulturak une zaurgarrienetan mina eta ondoeza baretzeko tresna onuragarria da".

Plentziako Txikiteroek urtero bisitatzen dute Urdulizko ospitalea, eskualdea kantuz betetzeko egiten duten biraren baita. Gaur, Santa Ageda egunean, Plentziako kaleetatik ariko dira abesten egun osoan zehar.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun