Baina noizean behin futbolaren estela dirdiratsurik gabe horrenbesteko efekturik izango ez lukeen ekimen zoragarriren bat sortzen da, lili bat berdegunean. Katedralean izan genuen Euskal Selekzioa-Palestina, adibide. Eta San Mamesen bertan, Athleticen eskutik, aste batzuk lehenago, Palestinarekiko elkartasun-ekitaldia. Athletic-Mallorcaren partida ofiziala zen. Bertan, epailea, aurkariak (Jagoba Arrasate, tartean) eta telebista-kamerak. Txalo zaparrada itzela! Hunkigarria.
Aitzitik, kamerak, itsu; esatariak, mutu; berdegunean 60.000 erailen omenez zeuden hamaika palestinar errefuxiatuak lotsatzeko moduko zerbait balira bezala. Hor agertu zen, berriz ere, futbol moderno gorrotagarri hori, negozioak, interes zikin aitorrezinak, diktadurei propio zaizkion zentsura-egintzak… Eta atzean, nor?
La Liga. Eta La Ligaren atzean? Europa kikilduta
duen sionismoaren lobby boteretsua? Athletic, unique
in the world.
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.