Eragile askoren lana eta herriaren bultzada ari dira euskal gizartearen gehiengoaren asmo hau errealitate bihurtzen. Baina pilotari nafar eta Iparraldekoen parte-hartzeari buruz eztabaidatzen jarraitzen dugun bitartean edo Palestinaren aurka selekzioak jokatutako partidak nazioartean izan zuen eraginaz, AHAZTU EGITEN DUGU gainerako kiroletan, ofizialtasunaren aldarria federazioen agendetatik kanpo dagoela, eta haien oinarri sozialaren kezketatik ere. Errugbian edo saskibaloian jokatzen diren nazioarteko partidak gero eta tartekatuagoak dira. Bi norabidetan egin nahi dut dei bat: gizarteari, ez dezan ahaztu beste kirolak eta beste kirol horietan lan egiten dugunoi, gurean ofizialtasunaren alde lan egin dezagun. Horretarako gure federazioa bere erosotasun-gunetik atera behar badugu, egin dezagun. Izan ere, futbolean edo euskal pilotan ofizialtasuna lortzeak, ez du automatikoki gainerako kiroletara eramango.
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.