๐Ÿš€ Zure iritzia, ozen eta argi: Batxilergoko ikasleen Iritzi-artikulu Lehiaketa martxan da!

Ander Zarraga 2026ko otsailaren 24a

Aizu, zu! Bai, Selektibitatea (USaP)hurbil ikusten duzun hori. Badakigu gelan iritzi-artikuluak idazten aritu zaretela, testu-tipoak aztertzen eta argumentuak nola josi ikasten. Zer esango zenuke zure idazlan eta iritzi hori eskolako karpetan geratu beharrean, Uribe Kostako hainbat lagunengana heltzeko aukera izango balu?

Uribe Kostako gazteoi ahotsa eman nahi dizuegu; zuen usteak, kezkak eta interesak ezagutarazi nahi ditugu. Horretarako, unibertsitatera sartzeko hautaprobarako prestatu dituzun testuak edo berria egin eta 

๐ŸŽฏ Zertan datza erronka?

Getxo, Erandio, Leioa eta Uribe Kostako Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikaslea bazara, bidali klasean Unibertsitaterako Sartzeko Hautaprobarako (USaP) prestatu dituzun artikuluak edo idatzi berri bat eta bidali lotura honetara.

Gaia librea da: gazteoi ahotsa eman nahi dizuegu; zuen usteak, kezkak eta interesak ezagutarazi nahi ditugu. 

Ondoren, eskualdeko adituek (kazetariak, idazleak...) hiru irabazle aukeratuko dituzte.

๐Ÿ† Sariak

Hiru onenek sari hauek jasoko dituzte:

  1. Zuen artikuluak HIRUKA aldizkarian eta hiruka.eus webgunean argitaratuko ditugu. Zure sinadura mundu guztiaren aurrean!

  2. Otxandioko Hontza Extrem abentura parkerako eta Sputnik Climbing Berangorako sarrerak lagunakaz joan ahal izateko.

๐Ÿ—“๏ธ Nola?

Idazlanak gehienez 250 hitz inguru izan beharko ditu; iritzi motatakoa izan beharko da eta sormena, zuzentasuna eta koherentzia bezalako ezaugarriak hartuko dira kontuan onenak aukeratzeko.

Lanak Aste Santuko oporrak baino lehen bidali beharko dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun