Goizean goizetik, pikete informatiboak eta gosari kolektiboak egingo dituzte Algorta, Erandio, Leioa, Sopela eta Gorlizen. Eguerdi partean, herri gehienetatik zutabeak abiatuko dira Bilboko manifestazio nagusira joateko, eta, arratsaldean, tokian tokiko mobilizazioek hartuko dute lekukoa: Algortan 18:30ean Telletxetik, Leioan 19:00etan Boulevardetik, Erandion 18:30ean Altzagako metrotik eta Itzubaltzeta/Romon 18:30ean Xake plazatik. Sopela, Gorliz eta Plentziako bizilagunek, berriz, eskualdeko manifestazio bateratua egingo dute 18:00etan, Gorlizko udaletxetik Plentziara bidea eginez.
Eskualdeko deialdiak:
Algorta
- 07:00 Piketea Telletxe plazatik abiatuta.
- 09:00 Gosaria Telletxen.
- 09:30 Pikete informatiboa herriko komertzioetatik.
- 10:30 Bilbora joateko kedada metroan.
- 15:00 Bazkari kolektiboa Txiki Otaegin (bakoitzak zerbait ekartzeko konpartitzeko).
- 17:00 Pikete informatiboa herriko komertzioetatik.
- 18:30 Mobilizazioa Telletxe plazatik abiatuta.
Erandio
- 07:00 Piketea Astrabuduko metroan.
- 08:00 Manifa Astrabua-Altzaga.
- 09:30 Gosaria Altzagako metroan.
- 10:15 Martxa Deustuko zutabera.
- 11:30 Zutabea Deustuko Done Petritik (San Pedro plaza).
- 15:00 Bazkaria (bakoitzak etxetik ekarritakoa).
- 18:30 Manifestazioa Altzagako metrotik abiatuta.
Gorliz - Plentzia
- 06:45 Pikete informatiboa metroan.
- 08:00 Gosaria ontziola plazan.
- 09:00 Piketeak Ontziola plazatik hasita.
- 10:55 Metro geltokian Bilbora joateko kedada.
- 17:00 Kotxekaraba Ontziola plazatik hasita.
- 18:00 Manifestazioa Gorlizko udaletxetik hasita Plentziara.
Itzubaltzeta/Romon
- 09:00 Zutabea Santa Eugenia plazatik abiatuta.
- 09:30 Zutabea Leioako metro geltokitik.
- 10:15 Zutabea Erandioko moilatik.
- 11:30 Zutabea Deustuko San Pedro plazatik.
- 12:30 Bilboko plaza eliptikora iritsiera.
- 18:30 Manifestazioa Xake plazan.
Leioa
- 06:45 Piketea Leioako suhiltzaileetan.
- 09:30 Martxa Bilbora metro geltokitik.
- 11:30 Bilboko San Pedro plazan batzea.
- 17:30 Pikete informatiboak Eroski Avanzadan.
- 19:00 Manifestazioa Bulebar Leioan.
Sopela
- 07:00 Pikete informatiboa Udaletxetik.
- 09:15 Gosaria, herriko tabernan (janaria etxetik ekarri, denon artean partekatzeko).
- 10:00 Metroa Sopelan Bilbora joateko.
- 11:30 Manifestazioa, zutabea Deustutik.
- 16:30 Kotxekaraba elizako markesina ingurutik.
- 18:00 Eskualdeko manifestazioa Gorlizko Udaletxetik Plentziara.