Goizean goizetik, pikete informatiboek eta gosari kolektiboek girotu dituzte kaleak itzubaltzeta/Romon, Erandion eta Leioan. Eguerdian, hainbat herritatik zutabeak abiatu dira Bilbora, 11:15ean deituta zegoen manifestazio nagusian parte hartzeko.
Goizeko mobilizazioetan, hala ere, tentsio uneak ere izan dira. Itzubaltzeta/Romotik abiatu den zutabea Ertzaintzak geldiarazi du, eta hainbat pertsona identifikatu ditu; tartean, komunikabide honetako lankide bat.
Arrastian, mobilizazioek jarraipena izango dute eskualdeko hainbat herritan. Algortan 18:30ean abiatuko da manifestazioa Telletxetik; Leioan, 19:00etan Boulevardetik; Erandion, 18:30ean Altzagako metrotik; eta Itzubaltzeta/Romon, 18:30ean Xake plazatik. Bestalde, Sopela, Gorliz eta Plentziako herritarrek manifestazio bateratua egingo dute 18:00etan, Gorlizko udaletxetik abiatu eta Plentziara bitartean.