Greba orokorrak Uribe Kostako zenbait udalerrietako kaleak hartu ditu

Izaro Garcia 2026ko martxoaren 17a

Euskal sindikatuek deitutako greba orokorrak erantzuna izan du gaur Uribe Kostan; izan ere, ELA, LAB, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek 1.500 euroko lanbide arteko gutxieneko soldata ezartzea, lan-baldintzak hobetzea eta justizia soziala bermatzea aldarrikatu dute.

Goizean goizetik, pikete informatiboek eta gosari kolektiboek girotu dituzte kaleak itzubaltzeta/Romon, Erandion eta Leioan. Eguerdian, hainbat herritatik zutabeak abiatu dira Bilbora, 11:15ean deituta zegoen manifestazio nagusian parte hartzeko.

Goizeko mobilizazioetan, hala ere, tentsio uneak ere izan dira. Itzubaltzeta/Romotik abiatu den zutabea Ertzaintzak geldiarazi du, eta hainbat pertsona identifikatu ditu; tartean, komunikabide honetako lankide bat.

Arrastian, mobilizazioek jarraipena izango dute eskualdeko hainbat herritan. Algortan 18:30ean abiatuko da manifestazioa Telletxetik; Leioan, 19:00etan Boulevardetik; Erandion, 18:30ean Altzagako metrotik; eta Itzubaltzeta/Romon, 18:30ean Xake plazatik. Bestalde, Sopela, Gorliz eta Plentziako herritarrek manifestazio bateratua egingo dute 18:00etan, Gorlizko udaletxetik abiatu eta Plentziara bitartean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun