Uribe Kostako kaleak aldarrikapenez bete dira gaur goizean

Izaro Garcia · Hodei Torres 2026ko martxoaren 17a

Goizeko lehen orduetatik, Leioa, Erandio eta Itzubaltzeta/Romoko kaleak  greba orokorraren harira bete dira, parte-hartze zabala eta giro aldarrikatzaileagaz.

Herritarrak pikete informatiboetan eta gosari kolektiboetan batu dira, grebaren deialdiari erantzunez.

ELA, LAB, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek 1.500 euroko Lanbide arteko Gutxieneko Soldata ezartzea, lan-baldintzak hobetzea eta justizia soziala bermatzea eskatu dute, egungo lan-eredua hobetzeko aldarrikapen argi gisa.

Arrastian ere mobilizazioek jarraipena izango dute, herriz herri antolatutako protestek goizean hasitako indarrari segida emanez. Herritarrek kaleetan jarraitzeko deia egin dute, eta eskualdeko mobilizazioek greba egunari garrantzia handiagoa emango diote.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun