"Hemen erabaki behar dira hemengo langileen eskubide minimoak"

Izaro Garcia · Hodei Torres 2026ko martxoaren 17a

ELA, LAB, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek 1.500 euroko Lanbide arteko Gutxieneko Soldata ezartzea, lan-baldintzak hobetzea eta justizia soziala bermatzea aldarrikatu dute.

Goiz osoan zehar pikete informatiboak egin dituzte eskualdean. Itzubaltzeta/Romotik abiatuta, Leioatik eta Erandiotik ere igaro dira mobilizazioak, eta parte-hartzaileek nabarmendu dute "aspaldiko partez greba orokor baten deialdia" izan dela. Jon Ortizek azaldu duenez, "aspalditik datorren borroka da hau, eta mugimendua zein mobilizazioa beharrezkoa da". Haren esanetan, "horrelako borroka ereduak berreskuratu behar dira".

Ortizek azpimarratu du, halaber, "langileen eskubideak erabakitzeko lekua Euskal Herria izan behar dela, behintzat Euskal Herriko langileentzat", eta dei egin du indarrak batzeko: "Garrantzitsua da denok indarrak batzea".

Mobilizazioek tentsio uneak ere utzi dituzte; izan ere, Itzubaltzeta/Romotik abiatu den zutabea Ertzaintzak geldiarazi du, eta hainbat lagun identifikatu dituzte.

Arrastian mobilizazioek jarraipena izango dute, goizean ikusitako indarrari segida emanez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun