24. KORRIKA

Badator Korrika!

Ander Zarraga 2026ko martxoaren 24a

Aurten, Korrikak 50n kilometro baino gehiago egingo ditu eskualdean.

Datorren martxoaren 26an, euskahaldunon oihartzuna ozen entzungo da Uribe Kostako bazter guztietan. Goizeko 08:56an Lemoizetik sartuko da Korrika eskualdean, eta horrek ekarriko duen festak etenik gabe jarraituko du eguerdi aldera arte, eskualdeko herri guztiak lekukoaren bidez lotuz. Hemen egun horretako ibilbidea.

100 kilometro baino gehiagoko ibilbidea osatuko du Korrikak gurean. Lemoiztik pasatu ostean, Gorliz, Plentzia, Barrika, Urduliz, Sopela, Berango, Getxo eta Erandio zeharkatuko ditu. Eskualdeko gizarte-ehunaren erakusle, era guztietako taldeek hartuko dute parte: udalek, ikastetxeek, eragileek, kirol elkarteek eta sindikatuek, besteak beste. Eguna Erandion amaituko da eskualdearentzat, 13:40ak aldera, lekukoak itsasadarra zeharkatzen duenean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun