Antolatzaileek jakinarazi dutenez, mendiko erdi maratoiak 1.200 metroko desnibel metatua izango du, eta 450 korrikalari onartuko dituzte gehienez. Izen-emateak 25 euro balioko du mendiko federatuentzat, eta 28 euro federatuta ez daudenentzat. Modalitate horretan izena emateko epea maiatzaren 1era arte egongo da zabalik, edo dortsalak agortu arte. Bestalde, mendiko martxak zain familiarrak 7 euroko prezioa izango dute, eta biak batuta 3.600 parte-hartzaile hartuko dituzte; izen-ematea, berriz, probaren aurreko egunera arte egin ahal izango da, plazak bete arte.
2006an sortu zenetik, Kosta Trailek kirol proba soila izatetik harago egin du bidea, eta antolakuntzak azpimarratu du azken bi hamarkadetan 214.000 euro baino gehiago bideratu dituztela kirolagaz lotutako hainbat proiektu sozialetara. Aurten ere, inklusioa eta elkartasuna izango dira edizio berezi honen ardatzetako batzuk. Antolatzaileek gogorarazi dute Kosta Trail dela itsaso mailan egiten den mendiko lehen lasterketa dela, lur, harea eta asfalto tarteak uztartzen dituen ibilbideagaz Bizkaiko kostaldeko paisaia esanguratsuetan barrena.
Informazio gehiago, arautegia eta ibilbideen xehetasunak www.kostatrail.com atarian eta probako sare sozial ofizialetan argitaratuko dituzte.