Korrikak utzita zirrara oraindik gainetik kendu ezinda, milaka herritar kalera euskararen alde atera zituen ekimenak utzitako unerik zoragarrienetako batzuk bildu ditugu. Ia 100 kilometro izan ziren, lau ordu baino gehiago eta milaka irribarre, izan ere, munduan ez da hizkuntza gutxitu baten aldeko horrelako mugimendurik existitzen. Hemen Uribe Kostan Korrikaren etorrerak eragindako momentu gogoangarrietako batzuk.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!