Emaitzetatik harago, azpimarratzekoa da selekzioetan Uribe Kostako hainbat jokalarik parte hartu dutela.
Emakumezkoen selekzioak ibilbide sendoa egin zuen txapelketan zehar, finalera iritsi arte. Azken partidan, Kataluniaren aurka galdu arren, txapeldunorde izatea lortu zuten, eta horregaz batera zilarrezko domina eskuratu. Naroa Nuñez atezainak, gainera, txapelketako atezain onenaren saria jaso zuen, bere jardun bikaina sarituta.

Gizonezkoen selekzioak ere txapelketa bikaina egin zuen, eta hirugarren posturako neurketan garaipena lortuta, brontzezko domina bereganatu zuen. Talde teknikoak jokalariek erakutsitako konpromisoa eta lehia-maila nabarmendu gura izan du. Era berean, azken urteetako hazkundea azpimarratu du.

Txapelketa martxoaren 26tik 29ra jokatu da Son Hugoko igerilekuetan, estatu osoko selekziorik onenak bilduz. Emaitza hauek Euskadiko waterpoloaren une ona berresten dute.