Erakusketan hiru artistaren lanak aurkeztuko dira, bakoitzaren estiloa ordezkatzen duten gutxienez lau obraren bidez. Proiektua komisario batek proposatu eta koordinatuko du, eta hark aukeratuko ditu artistak, baita erakutsiko diren lanak ere.
Hautagaiek proiektu artistiko zehatza aurkeztu beharko dute; besteak beste, proposamenaren ardatza, obren zerrenda, kronograma eta komunikazio-plana. Proposamenak 2026ko maiatzaren 13a baino lehen bidali beharko dira.
BOSTEKO programa Amorebieta-Etxano, Basauri, Getxo eta Leioako udalek antolatzen dute, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzagaz. Erakusketa udalerri horietako aretoetan egingo da, 2026ko urritik 2027ko urtarrilera bitartean.
Komisarioak 7.500 euroko ordainsaria jasoko du, eta erakusketaren aurrekontu osoa 24.520 eurokoa da, gastu guztiak barne.