Uribe Kostako bertsolari gazteen topaketa ospatu da Urdulizen

Xabi Mendia 2026ko maiatzaren 14a

Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak eta Bizkaiko Bertsozale Elkarteak antolatuta bertso-eskolen ikasturte amaierako topaketa antolatu da Urdulizen.

Gaur eguena, maiatzak 15, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak eta Bizkaiko Bertsozale Elkarteak antolatuta bertso-eskolen ikasturte amaierako topaketa antolatu da Urdulizko Kultur Etxean. Goizeko lehen ordutik lepo bete dute bertaratu diren gaztetxoek antzokiko besaulki-patioa adiskideek eskenatokitik botako zituzten bertsoen zain. Sopelako Ander Deuna, Urdulizko Elortza, Plentzia eta Lemoizko Eskoletako neska-mutilak gogotsu aritu dira adiskideen aurrean ikasturtean zehar prestatutako lanak kantatzeko asmoz.

Peru Vidal antolatzailearen hitzetan gazteek gogotsu hartzen dituzte bertso eskolak "jolas moduan hasten dena azkenean jakintza berri bat ematen dielako, eta gainera gaur egun pantailak nagusi diren gizarte honetan, jende aurrean lotsarik gabe aritzeko tresna oso baliagarria baita".

Enara Gallastegi eta Joseba Ortuzarren bertsoek eta Mikelon kantariaren abestiek girotutako emanaldian inork ez du tranpaldora igotzeko aukera galdu nahi izan. Ander Elortegi antolatzaileak ere adierazi bezala harrera bikaina jasotzeaz gain "harrobia urtetik urtera handitzen doa eta ez daukagu inongo zalantzarik datozen urteetan hemendik pasatutako ikasle bat baino gehiago oholtza gainean ikusiko dugula".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun