Monogamia ez da gure patroi biologiko egonkor bat. Eragile ekonomiko, politiko eta erlijiosoek sortutako eta indartutako ikaskuntza kulturala baizik. Duela milaka urte, erlijio judu-kristauak monogamia inposatu zuen arau kultural, jainkotiar eta dibinitatearen oinarri teokratiko gisa. Baina sexualitatea eta maitasuna sentsualtasunean eta samurtasunean oinarritzen da.
Samurtasunaren oinarria zaintzan, onarpenean eta bestearen legitimitatean eta askatasuna errespetatzean oinarritutako harremanak lantzea da. Bitartean, sentsualitateak erotismoa, jolasa, laztana, arreta eta askatasunez aukeratutako elkarrekiko presentzia dakartza. Pentsamolde patriarkalean, aldiz, domeinu-sumisioa binomioak gidatuko ditu giza harremanak.
Samurtasuna eta sentsualtasuna galtzen direnean, fideltasuna arazo bihurtzen da. Maitasuna ezin da ez exijitu ez inposatu. Maitasun-bizikidetza bestea desjabetzean hasten da; horren ondorioa, beste pertsona gure kontrolpetik at dagoela onartzetik hasten da.
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.