Alderdi jeltzalearen arabera, eguna argitzean aurkitu dituzte pintadak, eta bertan irakur daitezke, besteak beste, "Berangokoak aske", "amnistia" eta "maiatzak 30 manifestazioa" gisako leloak. BBBren esanetan, halako ekintzek ez dute laguntzen "sentsibilitate politiko desberdineko bizilagunen arteko bizikidetzan eta harremanen normalizazioan".
Oharrean, Bizkai Buru Batzarrak nabarmendu du bandalismoak "gure herriak merezi duen balio demokratikoen eta errespetuzkoen aurrerapena oztopatu" besterik ez duela egiten. Horren aurrean, errespetua eta elkarbizitza izan ditu hizpide, eta gertatutakoa salatu du, bide demokratikoak lehenetsiz.