Uribe Kostako bost hondartzek "bainu-ordutegitik" at txakurrekin paseoan aritzeko, bainatzeko, edo besterik gabe jolasteko ordutegia argitara eman dute.
Getxoko Arrigunaga eta Ereaga hondartzetan arrastiko 20:00tik hurrengo eguneko 09:30ak arte txakurrek askatasun osoz egoteko parada izango dute.
Sopelako Arrietara, Atxabiribil eta Barinatxen, sarrera eta irteera ordua Getxon ezarritako berdina izango da, arrastiko 20:00tik hurrengo eguneko 09:30ak arte alegia.
Plentzian, txakurrekin hondartzara joan nahi dutenek arazo gehiago izango dituzte gustuko ordutegia aukeratzeko, izan ere gaueko 21:00tik goizaldeko 06:00ak arte soilik izango dute aukera inguru horretan egoteko.
Ezusteko tamalgarriak ekiditeko bidean, gogoan izan Udalerri ezberdinek ezarritako arau hauek bete ezean isunak 300€ eta 1.500€ bitartekoak izan daitezkeela.