Estreinakoz joan ginen nagusirik gabe Donostiara. Estreinakoz pasa genuen gaua etxetik kanpo nagusirik gabe. Estreinakoz sentitu nuen halako zirrara gorputz osoan belodromoko ilunpean milaka pospolo piztu zirenean. Ez naiz ausartzen bidaia iniziatikoa izan zenik esatera, baina gogoan iltzatuta lotu zitzaidan.
Urte horretan, irailean, ikasturte berriarekin batera ikastolatik institutura salto egin genuenean, 24 orduak euskaraz bizitzetik, erdaraz bizitzera pasatu ginen. Bat-batean errealitatearekin topo egin genuen, euskarazko berba bakar bat bera ere ezagutzen ez zuten ikaskide eta irakasleekin.
Eta 50 urte geroago hemen gabiltza ekainaren 13an Iruñeara joateko planak egiten, belodromoko ilunpean piztutako milaka pospolo haiek Pizkundearen sua pizteko balio izango dutelakoan, berandu baino lehen 24 orduak euskaraz bizi ahal izango ditugulakoan.
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.