Guztira, Mankomunitateak Eusko Jaurlaritzak esleitutako 525.445€ kudeatuko ditu, 2026ko martxoaren 31ko Aginduaren bidez. Laguntza horiek dirulaguntzak dira, ez aldizkakoak, eta Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko 14/2022 Legearen eta Gizarte Larrialdietarako Laguntzei buruzko 4/2011 Dekretuaren esparruan izapidetzen dira.
Eskaera bi modutan aurkeztu daiteke:
- Aurrez aurre, erroldatze Udaleko Gizarte Zerbitzuen bulegoetan (Barrika, Berango, Gorliz Lemoiz, Plentzia, Sopela, Urduliz), hitzordua eskatuta lehenengoz eskatzen dutenentzat.
- Telematikoki, Uribe Kostako Mankomunitatearen egoitza elektronikoaren bidez: www.uribekosta.eus
Informazio gehiago nahi izanez gero, interesdunak telefonoz (946 762 674) edo posta elektronikoz (cita@uribekosta.eus) jar daitezke harremanetan, edo Mankomunitatearen egoitzara joan daitezke (Gatzarriñe 4, Sopela), astelehenetik barikura, 09:00tatik 14:00tara.
Mankomunitateak gogorarazi du laguntza horien helburua gizarte-bazterkeriako egoerak prebenitzea eta herritar guztiek, baldintza berdinetan, premien oinarrizko estaldura lortu ahal izatea bermatzea dela, edozein udalerritan bizi dela ere.
Dokumentazio osagarria eta eskabide-inprimakiak Mankomunitatearen webgunean eskuratu ahal izango dira: www.uribekosta.eus