Ez da ageri Baiona, are Nafarroa Beherea, Donibane-Garazi edo Maule. Ez da ageri Aturri, Errobi, are Ühaitza.
Alta, Markelen geografia liburua euskara hutsean dago. Markelek D ereduan ikasi du eta hala egingo du unibertsitatean ere (lana ez, noski, lana gaztelaniaz).
Markelen buruan, mundua eta euskara ez datoz bat. Munduaren banaketa serio eta funtzionala bat da, eta folkloreak diona beste bat. Ikasi du mundua geroz eta globalizatuago dagoela, informazioaren garaian bizi garela, baina inoiz ez du jakingo Euskal Irratiak zer diren.
Gaur Aberri Eguna da, Markelen familia abertzalea da, gaur «zerbait ospatzeko» dutela uste duen horietakoa. Dena du aldeko, eta, hala ere, ez daki Maule non den.
Muga: ikusezina bezain opakua.
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.