Gaineratu dutenez, ekimena leku guztietara heltzea nahi dute; beraz, haurrek etxean jasoko duten ipuina hainbat tokitan aurkitu ahal izango dute. Horretarako, eskualdeko haurtzaindegietan, liburutegietan eta ikastetxeetan ere “Izartxo” ipuinaren aleak utziko dira. Horren helburua irakurketaren inguruko sare bat sortzea da.
Ekimen horregaz batera, Gotzone Butronek, haur-ipuin honen sortzaileak, eta Aitziber Rayak, ipuinaren ilustrazio-lanak egin dituenak, udalerrietako kultur etxeetan tailerrak eta saio parte-hartzaileak ere eskainiko dituztela adierazi dute. Gaineratu dutenez, jarduera horiek “Izartxo” ipuinaren istorioan oinarrituko dira, eta haurrek zein familiek sormena, irudimena eta irakurketarekiko zaletasuna landuko dituzte marrazketa-tailer baten bidez eta gurasoei zuzendutako irakurketa-tailer baten bidez.
Amaitzeko, azpimarratu dutenez, euskarazko haur-literatura familietara hurbildu gura dute, tokiko sorkuntza balioan jartzeko eta euskararen erabilerarako esperientzia positiboak sortzeko.