Udako jaiak 2026

Santa Marina Eguna, urduliztarrak eta sopeloztarrak elkartuta

Laura Fontalba Colomo 2026ko uztailaren 21a

Santa Marina Eguna ospatu zuten atzo sopeloztarrek zein urduliztarrek. Aurten, meza nagusia elkarrekin egin zuten eta horregaz euren ohitura pixka bat aldatu bazuten ere, giro ezin hobegaz pasa zuten egun osoa.

Mezaren ondoren, sopeloztarrek ohorezko aurreskuagaz Fernando Ansoleagari omenaldia egin zioten. Urtero bezala, hamaiketakoa eta bazkari herrikoia ez ziren falta. Eta, egunari bukaera borobila emateko, patata-tortilla lehiaketa egin zuten, sari-banaketa erromeria bategaz lagunduta.

Urduliztarrek, bestalde, ohorezko aurreskua azken urtean ama izan diren emakumeentzat egin zuten. Sopeloztarrek bezala, hamaiketakoa ere izan zuten. Hauek arrastira arte mendi-magalean egon ziren, jaitsiera dantza taldeakaz eta buruhandiakaz egiteko. Eta, eguna ondo amaitzeko, Antsonekoa plazara heltzean, saltxitxa-ogitartekoak banatu zituzten. Zelako eguna!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun