Abuztuaren 17tik 18ra, Santimamiko baseliza jendez beteko da festak disfrutatzeko helburuagaz; auzo oso txikia bada ere, Bilboko jaiei aurre egiteko prest heldu dira.
Aurten, aurreko urtean egindako igel-toka txapelketa edo mus- eta briska-txapelketak mantenduko dituzte, baina ez dira horregaz konformatuko. Astelehenean, Euskal Herriko ohiturei lotu guran, jota erakusketa egingo dute, eta, martitzenean, umeentzako dardo lehiaketa prestatuko dute. Gainera, arrastia eta gaua piztu guran, giro ezin hobea sortuko dute Diskofesta bategaz eta Luhartz erromeriaren kontzertuagaz.
Egitaraua:
Abuztuak 17, astelehena
- 11.30 Txupinazo.
- 12.00 Meza.
- 12.00 Trikitria.
- 12.30 Hamaiketakohelduentzat.
- 13.00 Jota erakusketa.
- 17.00 Tokiko mus lehiaketa.
- 18.00 Haurrentzako jolasak.
- 20.00 Tokiko Dardo txapelketa.
- 20.00 Parrillada.
- 20.30 Dantzatzeko prest.
Abuztuak 18, martitzena
- 12.00 Meza.
- 13.00 Udondoko txikitero alaituak.
- 13.30 Igel-toka txapelketa.
- 14.30 Bazkaria.
- 16.30 Triskele Basafolk.
- 17.30 Briska txapelketa.
- 17.30 Umeentzako dardo lehiaketa.
- 18.30 Diskofesta.
- 20.30 Luhartz erromeria.