Zelan hobetu HIRUKA?

Laura Fontalba Colomo · Ander Zarraga 2026ko abuztuaren 4a

Uda hemen da, baina, konturatu orduko, iraileko errutinan murgilduko gara berriro. Guk gure onena ematen jarraituko dugu, uste dugulako tokiko prentsak merezi duela, euskarak merezi duela, zuek ere merezi duzuela, eta txikitik handira egitea posible delako. Horregatik, gogoratu gura dizuegu HIRUKA zuona ere badela, eta zuen ekarpenak beti direla ongietorriak.

Urte osoan egiten dugu lan Uribe Kostako leku guztietara heltzeko, tokiko istorioak partekatzeko, herritar guztiei entzuteko, eta euskarazko prentsa sustatzeko. Lan hori egiten dugun bitartean, herritarrek HIRUKAgaz duzuen adeitasuna ikusten dugu. Momentu horietan, gure gurarik handiena gure onena ematea da; horregatik, galdetzen dizuegu: zelan hobetu HIRUKA?

Gaur, azpimarratu nahiko genuke gure ateak beti izango dituzuela zabal-zabalik; gu irrikan gaude zuen ekarpenak jasotzeko. HIRUKA ez delako gurea bakarrik; denona da. Horregatik, zuen ahotsa entzuten jarraitu gura dugu. Zatozte, parte hartu eta egin dezagun elkarregaz hurrengo hamar urteetako HIRUKA.

Gainera, lerro hauek baliatu gura ditugu urtez urte babesa ematen diguzuen norbanako, enpresa eta erakundeetako kideoi eskerrik beroena emateko, baita gugaz bidelagun zareten HIRUKAlagunei ere.

Bete inkesta eta lagundu HIRUKA hobetzen. Eskerrik asko bihotz-bihotzez!

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun