Udako jaiak 2026

Santimamiko jaiek auzoa bete dute beste urte batez

Izaro Garcia 2026ko abuztuaren 21a

Txikia da Santimami, baina jaietarako gogoa ez zaio falta. Aste honetan, abuztuaren 17an eta 18an, hainbat lagun baselizaren inguruan elkartu dira beste urte batez jaiak ospatzeko. Bi egunetan zehar, musikak, txapelketek, herri-bazkariak eta lagunarteko giroak hartu dute auzoa.

Denbora laburreko jaiak dira, baina nahikoa Santimamiko bazterrak berriro jendez, musikaz eta auzo-giroz betetzeko. Hona hemen aurtengo jaiek utzitako momentuetako batzuk, iruditan!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun