Jakinarazi dutenez, aurrez aurreko saioak 18:00etatik 20:00etara izango dira, irailetik martxora; eta online prestakuntza abenduaren 2an, 9an eta 16an, eta apirilaren 7an, 14an eta 21ean, 18:00etatik 21:00etara, egingo dute.

Proiektuaren sustatzaileetako bat Iñaki Gilisasti Fano da, Urduliz aldeko berba lapikokoa lanaren egilea eta Uribe Kostako bertoko berbak eta esaldiak biltzen dituen non.eus atariaren sortzailea. Aurtengo lehen hilabeteetan antzeko saioak egin dituzte eskualdeko hainbat herritan, Iñaki Gilisasti eta Iñaki Gaminderen eskutik.
Orain, ikastaroak bederatzi herritan egingo dituzte berriz: Sopelan hasita, Plentzian, Lemoizen, Gatikan, Gorlizen, Berangon, Barrikan, Laukizen eta Jataben ere izango dira.
Izena emateko, non@ni.eus helbidera idatzi edo 652 73 73 06 telefonora deitu behar da. Gainera, aurrez aurreko saioetan 10 euroko ordainketa egin beharko da.