2026/09/27 09:00 - 12:00

Irteerak eta txangoak

Eskualdeko berbalagunen mendi-irteera antolatu dute irailaren 27rako

Eskualdeko berbalagunen mendi-irteera antolatu dute irailaren 27rako
Erandio Getxo Leioa Urduliz Uribe Kosta

Irailaren 27an, goizeko 9:00etatik 12:00etara, mendian euskaraz egiteko aukera ezin hobea antolatu dute Erandioko Berbots, Getxoko Egizu, Laukizko berbalagunak, Leioako Berbaldun, Urdulizko Orbizta Elkartea eta Uribe Kostako berbalagunak. Zortzi kilometroko ibilbidea izango da, Fadura, Pozozabale Berango eta Algorta zeharkatuz. Izena emateko esteka hau bete behar da. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun