Zerbitzu publikoak arreta, orientazioa eta informazioa eskainiko die herritarrei, eskubideetarako sarbide eraginkorra bermatzeko eta administrazio-prozedurak ulertzen laguntzeko helburuarekin.
Alde batetik, atzerri-prozeduren, hau da, atzerritarren egoera administratiboagaz lotutako prozedura nagusien inguruko aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen da. Prozedura horietako batzuk dira egonaldi- eta lan-baimenak, errotzea (“arraigo”), berritzeak, familia berrelkartzea, nazionalitatea, nazioarteko babesa, eta baldintzak, dokumentazioa eta izapide administratiboak.
Bestetik, komunitate-baliabideei buruzko informazioa eta orientazioa eskaintza dira ere, inguruneko funtsezko zerbitzu zein baliabideak ezagutu eta horietara iristeko bidea errazteko, besteak beste, Erroldatzea, Gizarte Zerbitzuak, Osasuna, Hezkuntza, Enplegua eta Harrera eta gizarte-inklusioa.
Zerbitzu hauek erabiltzeko edo informazio gehiago jasotzeko, Kurtzio Kultur Etxera jo behar da (Mendieta kalea 11, Sopela), barikuetan 9:00etatik 14:00etara, eta aldez aurretik hitzordua hartu behar da 946 76 26 74 zenbakian.