Emakume langileok jasaten dugun egoera oso larria da. Gozamenerako ere izan beharko luketen gure herrietako jaiak, askotan, indarkeria matxistaren adierazpen eta erasoen eszenatoki bihurtzen dira. Eta ezin dugu errealitate hori ulertu gure inguruan indarra hartzen ari diren ideia erreakzionarioei erreparatu gabe. Izan ere, ideia horien eskutik matxismoa normalizatzen ari da, erasotzaileen inpunitatea handituz.
Testuinguru honetan, emakume langileon antolakuntza indartzea dagokigu. Alde batetik, faxismoaren eta ideia erreakzionarioen zabalpenaren aurkako borrokan lehen lerroan kokatuz; eta, bestetik, gure interesen araberako bitartekoak antolakuntzaren eta lan militantearen bidez aurrera eramanez.
Itaiatik indarkeria matxistaren aurkako borrokan berresten gara eta ikasturte honetan gurekin antolatzeko deia luzatu nahi dugu. Uribe Kostan matxismoari aurre egingo dion fronte zabala osatzen joatea dagokigu, emakume langileon interesak defendatuko dituena.
Indarkeria matxista orori aurre egin!