Itsasoaren eta lurraren arteko besarkada

Laura Fontalba Colomo

Martitzenean, Marea Errota goleta Gorlizko Ospitalera heldu zen, aurretik tailerretan egindako piezak itsasoz jasotzeko; eta horiek mural komunitario handi baten parte izateko. Ospitaleko zuzendari Jesus Romonek jardueraren garrantzia azaldu zuen.

Ekimena Sorkarik eta Getxo Bela Eskolak sustatutako El aMAR nos cuida proiektuaren barruan egin zen. Muralaren zati bat Gorlizko ospitalean kokatu zuten, eta bestea, Getxon.

Helburua pertsona eta erakunde desberdinak elkarregaz nabigatzera gonbidatzea izan zen, itsasoak lotzen dituen lekuak, esperientziak eta errealitateak komunitate beraren parte direla erakusteko. Horren oinarrian, ideia nagusi bat dago: itsasoak zaintzen gaituela, eta guk ere itsasoa zaindu behar dugula. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun