Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak greba-deia egin du azaroaren 11rako. Euren hitzetan, grebaren bidez etxebizitzaren negozioagaz amaitu eta langile-klasearen beharrak mahai gainean jarri gura dituzte. Horretarako, antolatzea ezinbestekoa dela azpimarratu dute.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!